La que se avecina

La que se avecina umorezko espainiar telesail bat da, Alberto eta Laura Caballero anai-arrebek Daniel Deorador gidoilariaren laguntzarekin batera Telecinco katearentzat sortua. Telesaila publiko gaztearentzat dago zuzendua; hala ere, 12 urtetik behera duten haurrek saioa ez ikustea gomendatzen du kateak. Umore beltza erabiliz, Mirador de Montepinar izeneko urbanizazio batean bizi diren bizilagunen bizipen surrealistak kontatzen ditu telesailak. 2007ko apirilaren 22an emititu zen saioaren lehen atala Espainian, eta kapituluak % 28,8ko ikusle-kuota izan zuen. Oraindik espainiar publikoaren artean arrakasta handia duen telesail honen 9 denboraldi emititu dira jada, eta hamargarrena grabatzen hasi ziren 2016ko irailean.


Developed by StudentB